XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
papertxo batean zer edo zer apuntatzen hasi zen.
Markosek telefonoa apuntatzen ari zela pentsatu zuen eta asmatu ere bete-betean asmatu zuen, handik oso gutxira, neska berriz ere bertaratua, egiaztatu bezala:
- Hemen duzu nire telefonoa, hau etxekoa da eta bestea lantegikoa.
Etxean ez dut denbora asko ematen, abisatzen dizut.
Beno, egia esan, badakit ez didazula deituko, baina, tori hala ere.
- Deitu egingo dizut joder - erantzun zion Markosek, batetik deitu eta neska beltzaranekin oporretara joateko sekulako gogoa sentituz eta bestetik burutzen oso plan gaitza izango litzatekeela aurreikusiz.
Goizeko hirurak eta hamar ziren.
Eszenatokira begiratu eta hantxe, taldekoak erretiratzen hastearekin bat, Jimmi azaldu zen, mugimendu azkarrez, toailak banatu eta musika-tresnak jasotzera.
Derrepentean konturatu zen Markos musika bukatuta jaia ere bukatuko zela eta, ezer pentsatua ez zuenez, hortik aurrerakoak inprobisatuak izan beharko zirela derrigorrez.
Galdetu zion Mariari ea azken tragoa bertan hartzeko asmoa zuten eta baietza jaso ondoren,
Sartu bezain pronto, ordea, konturatuko zen hobe zela ezer planteatu baino lehen tarte bat uztea: denak eserita zeuden, izerdi patsetan, burumakur, toaila bana gainean, burua estaliz.